Itxi

Literatura

Premio

Eduardo Galeano, Kritikaren Luma

Uruguaiko idazleaz gain, Fermin Etxegoien, Toti Martinez de Lezea eta Mendebalde Kultur Elkartea saritu ditu Bilboko Liburu Azokak.

  • Eduardo Galeano, Kritikaren Lumarekin. Argazkia: EFE

    Eduardo Galeano, Kritikaren Lumarekin. Argazkia: EFE

Bilboko Liburu Azoka prest dago, eta bihartik ekainaren 19ra arte 55 stand egongo dira Areatzan azken nobedadeak erakusten. Azokako Kritikaren Luma saria eman diote Eduardo Galeano idazleari.

Los hijos de los días liburua besapean jaso du Eduardo Galeano idazleak aurtengo Bilboko Azokaren Kritikaren Luma saria eta aitortu duenez, 11 aldiz berridatzi duen eleberria da.

Gainera, paperaren aldeko aldarria egin du Galeanok, horretan kontserbadorea dela oso. Eta munduari ere begiratu dio, sumindu eta ez suminduen arteko aukeraketa egin behar dela esanez.

Dena den, berarekin hitz egiteko aukera egongo da gaur bertan arratsaldeko 19:30ean arituko delako irakurleekin solasean Eduardo Galeano Campos Antzokian. Liburu gehiago, baina, bihartik aurrera Bilboko Areatzan. 50 stand egongo direlako bertan, iaz baino hiru gehiago. Eta bertako idazleei eskainitak obat egongo da, Asier Muñategi azokako zuzendariak esan duenez.

Aipatu Euskal Pizkundeari eskainitako erakusketa bat ere topatuko dugula bertan, Aitzol idazlearen fusilamenduaren 75. urtemuga dela eta. Sari gehiago ere emango dituzte: Fermin Etxegoienek Zazpi Kale saria jasoko du eta Urrezko Luma Kasildo Alkortarentzat izango da, Mendebalde kultur elkarteagatik.