Literatura
Parisen
'Tintin Amerikan' komikiaren azala 1,3 milioi euroan saldu dute
Erredakzioa
Bildumagile pribatuen eskuetan dauden jatorrizko bi azaletako bat da enkantean saldu dutena. Guztira, jatorrizko bost azal daude.
-
Tintinen komiki-azalagatik inoiz baino preziorik altuena ordaindu dute. Comicvine.com
"Tintin Amerikan" komikiaren jatorrizko azala 1.338.509 euroan saldu dutem Artcurial enkante-etxearen arabera. Azala Hergé ospetsuak egin zuen 1932an.
Irudiak 32 zentimetro karratuko azalera du, eta Tintin cowboy jantzita agertzen da, indioen erasoa pairatzear. Azalaren prezioak 2008ko martxoan izandako aurreko marka hautsi du. Orduan komiki bat 764.000 euroan sartu dute.
Enkate etxeak aditzera eman duenez, 2008ko prezio hori gainditzea aurreikusten zuten, izan ere, enkantean jarritako komiki-azala, bildumagile pribatuen eskuetan dagoen jatorrizko bi azaletako bat da. Munduan jatorrizko bost azal bakarrik daude. Enkanteak ez du eroslearen izen-abizenen berri eman.