Itxi

Literatura

Saria

Letren Asturiasko Printzearen Saria, Philip Rothentzat

Haruki Murakami idazle japoniarra gainditu du, azken itzulian, Rothek, azken 25 urteotako idazle estatubatuar garrantzitsuenetariko batek.

  • Philip Roth. Argazkia: EFE

    Philip Roth. Argazkia: EFE

Philip Roth eleberrigile estatubatuarrarentzat izango da 2012ko Letren Asturiasko Printzearen Saria, bozketen azken itzulian Haruki Murakami idazle japoniarra gaindituta. Horrela jakinarazi du, Oviedon, sariak ematen dituen fundazioak.

Newarken, New Jerseyn (AEB), jaio zen Roth, 1933ko martxoaren 19an, Galitzia (Ukraina) eskualdetik Estatu Batuetara egin zuen familia judu batean. Azken 25 urteotako idazle estatubatuar garrantzitsuenetarikoa da, askoren ustez.

11 herrialdetako 24 hautagai zeuden, besteak beste Alice Munro kanadarra, Cees Noteboom holandarra, Antonio Lobo Antunes portugaldarra, Jonathan Franzen estatubatuarra, Dominique Lapierre frantziarra, Yan Lianke txinatarra, Rodrigo Rey Rosa guatemalarra, John Banville irlandarra eta Antonio Gala espainiarra.