Itxi

Literatura

Euskarazko sailean

Jon Benitok eta Aritz Gorrotxategik irabazi dute Kritikaren Espainiako saria

N. V. | EITB Media

"Lagun miñak" zarauztarraren lanak narratiba saileko golardoa eraman du, eta donostiarrarenak poesia sailekoa.

  • Jon Benito idazleak "Lagun miñak" lanarengatik irabazi du saria

    Jon Benito idazleak "Lagun miñak" lanarengatik irabazi du saria

Literatur Kritikarien Espainiako Elkarteak Kritikaren Sarien irabazleak iragarri dituzte, eta, euskal literaturari dagokionez, "Lagun miñak" Jon Benitoren ipuin bilduma poetikoa (narratiba saila) eta "Uda vetea" Aritz Gorrotxategiren poesia liburua (poesia) zan izan dira irabazleak.

Gainerako hizkuntzetan, "De bestias y aves" Pilar Adonen eleberria eta "Clamor en la memoria" Dionisia Garciaren poema liburua (gaztelania), "El dit de Déu" Raquel Ricarten eleberria eta "El rastre nival" Àngels Marzoren poema liburua (katalana), eta "Ninguén queda" Brais Lamelaren eleberria eta "Materia" Yolanda Castañoren poesia liburua (galegoa) izan dira irabazleak.

Atzerriko hizkuntzaren atalean, Mircea Cartarescu errumaniarraren "El ala derecha" lana izendatu dute irabazle.