Itxi

Literatura

Poesia egunak

Kontzertuak, hitzaldiak eta solasaldi musikatuak Ea herrian

Asteburuan, Poesia Egunen bederatzigarren edizioa ospatuko dute. Idazle eta musikariak bilduko ditu, haien arteko elkarlana sustatuz.

  • Eako Poesia Egunak 2011. Argazkia: eakopoesiaegunak.com

    Eako Poesia Egunak 2011. Argazkia: eakopoesiaegunak.com

Eako herriak, Poesia Egunak antolatuko ditu aurten bederatzigarren urtez, “Poesía, hutsa edo azukreagaz” izenburupean. Uztailaren 13tik, 15ra arte errezitaldiak, kontzertuak, hitzaldiak eta solasaldi musikatuak entzuteko aukera egongo da bertan, pentsamendu kritikoa eta elkarrizketa bultzatuz.

Iritsi da jada, Eako Poesia Egunen 9. edizioa, hiru eguneko egitarau zabala duen ekitaldiz osatuta. Uztailaren 13 hasi eta 15ra arte, herriak disziplina anitzeko idazle eta musikariak bilduko ditu, haien arteko elkarlana sustatuz.

Xabier Amuriza idazleak, abiatuko ditu aurtengo poesia jardunaldiak, ostiralean, “Gabriel Arestiren koplak ahoan” hitzaldiarekin. Jarraian, Norte Apache Bilbotar rap taldeak, poemak rapetuko ditu, euskera uztartzeko. Baina, horiek ez dira Poesia Egunen ekitaldi bakarrak, ekitaldiz beteta izango baita asteburua Ea herrian.

Larunbatean bertan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Iñigo Aranbarrik idatzitako, "Munduan beste" antzerkia, eta Ruper Ordorikaren kontzertua, gozatu ahal izango dira, besteak beste.

Uztailaren 15ean, igandean, Jaialdira gonbidatutako, Yolanda Castaño poeta gaztearen hitzaldi eta errezitaldia entzun ahal izango da.

Eta Yolanda Castañosen ondoren, ezhoikoa den poema errezitaldia antolatu da. “Ez dok/n armairu”, desira desordenatuak liburuaren aurkezpenaren aitzakiarekin sortutako lana da, Mikel Ayerbe, Ibon Egaña, Angel Erro, Kattalin Miner eta Juanjo Olasagarreren lana, alegia.

Eako Poesia Egunek, gainera, poeta gazteei, hasi berriei, aukera bat ematen die. Horregatik, Leire Bilbaoren azken poemarioa, Scanner, entzungai izango da, Domentx Uzinen musikarekin lagunduta.