Literatura
Heriotza
Jorge Gimenez Bech editorea zendu da
EITB Media
Alberdania argitaletxearen sortzaile eta zuzendaria idazle eta itzultzaile ere jardun da. 67 urte zituela hil da.
-
Jorge Gimenez, 2019an "Artefaktua" saioan
Jorge Gimenez Bech editore, idazle eta itzultzailea, Alberdania argitaletxearen sortzaile eta zuzendaria, hil da, 67 urte zituela.
Irungo Udaleko Euskara Zerbitzuko buru, "Plazara" aldizkariaren zuzendari, Euskadi Irratiko eta ETBko kolaboratzaile, itzultzaile eta idazlea izan da Gimenez, eta Alberdania argitaletxea sortu zuen, 1993an, Inazio Mujika Iraolarekin batera; 2017az geroztik, editore eta zuzendaria izan da.
Euskal Editoreen Elkarteko presidente ere izan zen Jorge Gimenez Bech, 14 urtez, eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendaria, 2013tik 2017ra.
ETAk haren aita, José Jiménez Mayoral guardia zibila, hil zuen 1982an.