Itxi

Literatura

''The dark city''

Ikastaroak, mahai inguruak eta ibilaldi antzeztuak, Pamplona Negra jaialdian

N. V. | EITB Media

Literatura eta zinema beltzeko jaialdiaren hamargarren edizioan, ia erabat gaztelaniaz izango diren ekitaldietan, parte hartuko dute, besteak beste, Alan Parksek, Jon Arretxek, Mikel Santos "Belatz"ek, Hovik Keuchkerianek…

  • 'Vivir y morir en Los Ángeles' ('To Live and Die in L.A.') ikusi ahalko da Pamplona Negran

    'Vivir y morir en Los Ángeles' ('To Live and Die in L.A.') ikusi ahalko da Pamplona Negran

Pamplona Negra literatura eta zinema jaialdiaren hamargarren edizioa egingo dute gaur, astelehenarekin, hasi eta urtarrilaren 27ra arte. Publikoaren gozagarri izango dira hitzaldiak, mahai inguruak, ibilaldi antzeztuak eta eleberri beltzaren inguruko ikastaroak, besteak beste.

The Dark City izenburupean, jaialdiak ez du herrialde gonbidatu bat izango, ezpada "hiria" izango da, oro har, protagonista.

Hamargarren edizio honetan, hizpide izango dira krimenak, narkotrafikoa, mafiak, buruaren boterea eta gizakien alderik ilunena, gehienbat Baluarten egingo dituzten ekitaldietan.

Ekitaldi azpimarragarrienetako bat azken egunerako antolatu dute: Hovik Keuckerian aktoreak hitzaldia emango du urtarrilaren 27an, baina lehenago, besteak beste, parte hartuko dute jardunaldietan, ia erabat gaztelaniaz, Alan Parksek, Romy Hausmannek, Mikel Santos Belatzek, Jon Arretxek, Victor del Arbolek…

Hamargarren edizio honetan, bi ikastaro ere izango dira: eleberri beltzaren ingurukoa bata, Jordi Ledesmaren eskutik, eta kriminologiari buruzkoa bestea, Paz Velascok zuzendua.

Zinemari dagokionez, zinema beltzeko hiru proiekzio egongo dira: "Siempre llueve en domingo", "Bob el jugador" eta "Vivir y morir en Los Ángeles", jatorrizko bertsioan gaztelaniazko azpidatziekin.