Literatura
Definizio eta erabilerak
Euskaltzaindiak euskaratik euskararako hiztegia aurkeztu du
Argitalpen berri honek Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko 20.000 hitz eskaintzen ditu, bakoitza bere adiera, definizio eta erabilera adibideekin horniturik.
"Euskaltzaindiaren hiztegia. Adierak eta adibideak" izenburuz, euskara-euskara hiztegia argitaratu du lehenengoz Euskaltzaindiak.
Argitalpen berri honek Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuko 20.000 hitz eskaintzen ditu, bakoitza bere adiera, definizio eta erabilera adibideekin horniturik.
Dagoenekoz prestatzen ari diren bigarren edizio batek 40 mila hitz bilduko ditu, eta aurkeztu duten lehen emaitza hau 43 eurotan jarriko dute salgai. Beste hizkuntza eta akademia batzuetan ohikoa denarekin parekatuz hiztegiak ziurtasuna eskainiko dio erabiltzaileari.
"Mugarri berri bat euskararentzat eta Euskaltzaindiarentzat". Horrela definitu du Andres Urrutia euskaltzainburuak gaur aurkeztu den lana. Izan ere, Akademiak "euskara-euskara hiztegia lehenez argitaratu du, beste hizkuntzetan ohikoa dena gurean ere plazaratuz, hots, euskararen hitzek dituzten adierak eta adibideak euskararen bidez emanik".