Literatura
Haur literatura
Lau urtaroak, zortzi Titiriteroen ipuinen bidez
Miren Amurizak, Jasone Osorok, Mireia Delgadok, Josu Martinezek, Juankar Lopez-Mugartzak, Uxue Alberdik, Gotzon Barandiaranek eta Pako Aristik ipuin bana idatzi dute 'Titiriteroen Ipuinak' lanerako.
Zortzi ipuinez osatutako bilduma da 'Titiriteroen ipuinak', urtaro bakoitzeko bi. Miren Amurizak, Jasone Osorok, Mireia Delgadok, Josu Martinezek, Juankar Lopez-Mugartzak, Uxue Alberdik, Gotzon Barandiaranek eta Pako Aristik ipuin bana idatzi dute eta Nagore Txintxurretak egin ditu ilustrazioak.
Paperezko euskarri hutsetik harago, ipuin hauek CD batean grabatuta ere badaude, ipuinak nola kontatu ikasteko. Gainera, zeinu hizkuntza erabiltzen duten pertsonek, DVD baten bidez edota QR kodeen erabileraren bidez, ipuinak zeinu hizkuntzan ikusi ahal izango dituzte entzumen urritasuna duten haurrek ere hauekin gozatzea ahalbidetuz.
Ikusmen urritasuna duten edo brailez irakurri nahi duten pertsonei, ipuin hauek .bra formatuan inprimatzeko aukera ere badago.