Literatura
Saria
José Manuel Caballero Bonald, Cervantes saria
Cadizeko idazleak gaztelaniazko letren sari garrantzitsuena eskuratu du.
-
José Manuel Caballero Bonald. Argazkia: EFE
Jose Manuel Caballero Bonaldek 2012ko Cervantes saria eskuratu du, gaztelaniazko letren sari garrantzitsuena.
"Entreguerras" da argitaratu duen azken lana, bertso formatuan idatzitako autobiografia. Sari asko jaso ditu bere ibilbidean, besteak beste, Espainiako Poesia Saria 2006an edota Espainiako Letren Sari Nagusia 2005ean.
Caballero Bonald (Jerez de la Frontera, Cadiz, 1926), Filosofian lizentziatua da eta poeta, eleberrigilea eta entsegugilea da. Hamar urtez Kolonbiako unibertsitatean izan da irakasle, Humanitate eta Espainiako eta Hispanoamerikako Literatura eskolak emanez.
1952an kaleratu zuen lehen lana, "Las adivinaciones" eta 50eko belaunaldi poetikoaren parte da.