Musika
Gabonak Bilbon
Umeentzako sormen tailerrak egingo dituzte AlhondigaBilbaon
Erredakzioa
Ekimenak dantza, musika, arkitektura eta teknologia tailerrak eskainiko ditu umeen sormena sustatzeko.
-
Bilboko Alhondegiko eraikina. Argazkia: EITB
AlhondigaBilbaok dantza, musika, arkitektura eta teknologia tailerrak egingo ditu umeen sormena sustatzeko.
Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra egingo dituzten tailer horien bidez balio ez sexistak eta laguntzaileak sustatu nahi dituzte.
Bi monitoreren laguntzarekin, umeak 15 minutu arituko dira jarduera horietan, eta proposamen bakoitzak, guztira, 2 orduko iraupena izango du.
Lafa Crea kolektiboa, Travis artista, Organik Dantza Taldea eta Señora Polaroiska ekimen horietan parte hartzen izango dira.