Itxi

Musika

50. urteurrena

The Beatlesen argazkiak, Getty Images Londreseko galeriatik Iruñera

Erredakzioa

Irudiak munduko argazkigintza enpresarik garrantzitsuenarenak dira, eta taldearen ibilbidearen errepasoa egiten du erakusketak, hasi zirenetik 1969an banandu ziren arte.

  • Londreseko Getty Images Galleryko The Beatlesen argazkiak, Iruñean. Argazkia: EFE

    Londreseko Getty Images Galleryko The Beatlesen argazkiak, Iruñean. Argazkia: EFE

Rodezno Kondea Iruñeko aretoak The Beatlesen argazki erakusketa eskainiko du urtarrilaren 27ra arte, taldearen 50. urteurrena ospatzeko. Proposamenak Getty Images Londreseko galeriaren 35 irudi bilduko ditu.

Getty Images munduko argazki agentziarik garrantzitsuenarenak dira irudiak, eta taldearen ibilbidearen errepasoa egiteko aukera emango diote bisitariari, lehen pausoetatik 1969ra arte, haien lanak argitaratzen zituen diskoetxearen teilatuan azken kontzertua eskaini zuten arte.

Ringo Starr, George Harrison, Paul McCartney eta John Lennon taldekideak orain arte ezezagunak ziren egoeretan ikusiko ditu bisitariak: hotel bateko gelan entseatzen, aireportu batean kafea hartzen edo Miamiko hondartzetan bainua hartzen.

1964an AEBetatik egin zuten bira, entseguak eta telebistetarako egin zituzten grabazioak, Help! edo The Magical Mystery Tour pelikulen filmaketak dira bisitariak ikusi ahal iznago dituen egoera horietako batzuk.

Daniel Gluckman Getty Imagesen Espainiako zuzendariaren aburuz, erakusketak argazki esanguratsuak biltzen ditu. Horien artean, besteak beste, Victor Blackman Daily Express egunkariko argazkilariak Paul McCartneyri eta Mick Jaggerri tren batean kafea hartzen zuten bitartean ateratakoa dago.

Bisitariek erakusketan bildutako argazkien kopia bat eskuratzeko aukera izango dute.