Musika
Kontzertuak
Kammerphilarmonia, bikaintasunaren bila
Aurten, bi kontzertu eskainiko dituzte Victoria Eugenian. Antzokiak lagundu egin nahi dio inongo laguntzarik gabe autogestionatzen den kamera orkestra bikain horri.
Euskal Herriko Kammerphilarmoniak bi kontzertu eskainiko ditu aurten Donostiako Victoria Eugenia Antzokian, otsailean eta maiatzean. Hau ez da Kammerphilarmonia Victoria Eugenian arituko den lehen aldia eta ez da azkena izango ere, antzokiak lagundu egin nahi baitu inongo laguntzarik gabe autogestionatzen den kamera orkestra bikain hau.
2010ean sortu zen Kammerphilarmonia Riccardo Sciammarella arte-zuzendariak sustatuta helburu argi batekin, bikaintasuna lortzea, bai errepertoriaren hautaketan bai bakarlari eta artista gonbidatuekin lankidetzan.
Ricardo Sciammarella argentindarra da, biolontxelo jole gisa kontzertu ugari eman ditu, mundu maialan ezaguna da Alberto Ginasteraren lanean espezialista delako, Kodalyren biolontxelorako lan guztiak, eta Richard Srtaussen eta Chopinen sonatak grabatu ditu. Egun, Musikeneko Ganbera Musikako Katedraren titularra da. EOSaren, BOSaren eta goi-mailako ikastetxeetatik ateratako musikari gazteek osatzen dute Kammerphilarmonia taldea, errepertorioaren arabera aldatzen da, 16 eta 30 lagun artean. Ez dute inongo diru languntzarik jasotzen, ez dute egoitza propiorik baina han eta hemen eskaintzen dizkiete beharrezko guneak entseguak egin behar dituztenerako, egiten duten horretan sinisten dutelako, musika maite dutelako existitzen da Kammerphilarmonia, dio Sciammarellak.
Besteak beste, kontu handiz hautatzen dute errepertorioa. Barroko berantiarra eta lehen klasizismo artean aritzen dira eta kriterio estilistiko modernoak erabiltzen dituzte, inorekin konfliktoan ez sartzeko moduan.
Maiatzaren 11an, KUP taldearekin arituko da, Gabriel Baltesek zuzentzen duen KUP taldeak zailtasun eta konplexotasun tekniko handia duten maila goreneko obrak interpretatzea du helburu eta horretarako aukera izango dute kontzertu honetan ere, Mozart-en Requiema Re minorrean eskainiko baitute.
Otsailaren 14ean, bakarlari bat, Olivier Chauzu piano jotzailea gonbidatu dute beraiekin aritzeko, Olivier Chauzu pianista frantsesak orkestra garrantzitsuekin jo du, errepertorio zabala eta askotarikoa du, horren erakusgarri dira grabatu dituen diskoak, Beethovenen sonatak, Albénizen "Iberia" suitea edota Paul Dukas-ren pianorako obra guztia, egun besteak beste, Baionako kontserbatorioko piano irakasle titularra da. Kammerphilarmoniak eta Olivier Chauzu-k Mozart-en Re minorreko kontzertua, eta Beethoven-en 1. Sinfonia Do minorrean Op 21 interpretatuko dituzte.
Hitzordu ezin aproposagoa, datorren astean, San Valentin ospatuko dugun egun horretarako, Euskal Herriko Kammerphilarmonia eta Olivier Chauzu-ren kontzertua, "Mozart eta Beethove...etorkizuneko bidegile", Victoria Eugenia Antzokian, arratseko 20:00tan.