Itxi

Musika

Opera

'Maria Stuarda', puntako protagonistekin

Duela 16 urte Bilbon estreinatutako opera bigarrenez ikusteko aukera izango da hirian. Oraingoan, ordea, munduan puntako kantariak direnak protagonista ditu.

  • 'Maria Stuarda' opera. Argazkia: ABAO-OLBE

    'Maria Stuarda' opera. Argazkia: ABAO-OLBE

OLBE, Opera Lagunen Bilboko Elkarteak, Donizettiren "Maria Stuarda" izeneko opera ezaguna aurkeztuko du larunbatean Euskalduna Jauregian. Duela 16 urte Bilbon estreinatutako opera bigarrenez ikusteko aukera izango da hirian. Oraingoan, ordea, munduan puntako kantariak direnak protagonista dituelarik.

Erreginen inguruko Donizettiren trilogiako operetako bat da Bilbon aurkeztuko dena. Bi zatitan banatua, Maria Stuarda, Eskoziako erreginaren eta Elisabetta Lehena, Ingalaterrako erreginaren arteko harreman korapilatsua du argudio nagusi, Jon Paul Laka, OLBE-ko zuzendari zuzendari artistikoaren hitzetan.

Ekoizpen honetarako, OLBEk puntako kantariak hautatu ditu. Sondra Radvanovsky sopranoak Maria Stuardaren papera egingo du eta berarekin batera izango dira eskenatokian ondorengo abeslariak.

Musika zuzendaria José Miguel Pérez Sierra, Madrilgo maisu gaztea izango da eta berak gidatuko du Nafarroako Orkestra Sinfonikoa. Eskena zuzendaria berriz, Stefano Poda izango da. Ahalegin handia egin du jantziak eta argiztapena ezin hobeak izan daitezen.