Itxi

Musika

Oroigarri

Googlek Chavela Vargas omendu du

Munduko bilatzaile erabilienak abeslari ezaguna omendu du, bere jaiotzaren 94. urteurrenean.

  • Chavela Vargasi eskainitako Doodle-a. Argazkia: EITB

    Chavela Vargasi eskainitako Doodle-a. Argazkia: EITB

Chavela Vargasek omenaldi beroa jaso du Googlen eskutik, jaio zela 94 urte betetzen direnean. Horrela, konpainiak Doodle bat eskaini dio.

Chavela Vargas abeslari ezaguna 2012ko abuztuaren 5ean hil zen.

Chavela Vargas Mexikoko historiako abeslari ezagunenetariko bat da, baina Heredian (Costa Rica) jaio zen, 1919ko apirilaren 17an. Rantxera delako generoaren izen garrantzitsuena izan da eta emakume abeslarietan aitzindaria.

Bere lehen diskoa 1961an argitaratu zuen eta ordutik 80 lan baino gehiago argitaratu zituen. 1993an Pedro Almodovarren "Kika" pelikulan parte hartu zuen, izan ere, zinema munduarekin erlazio estua izan du Chavela Vargasek, Julie Taymorren "Frida" lanean eta Alejandro González Iñarrituren "Babel" pelikulan (Frank Dominguezen bolero batekin) parte hartu zuen. Gainera, Almodovarren "La flor de mi secreto" eta "Carne trémula" pelikuletan parte hartu du.

Rantxera generoan aitzindaria izan zen pertsonalitate eta talentu handia zuelako. Izan ere, rantxera gizonezkoen genero moduan hartzen zuten eta oso sentsuala, batez ere emakumezkoengandik sentitzen zuen desioaz aritzen ziren.