Itxi

Musika

365 Jazz Bilbao

John Coltranen semea, Bilbon

Ravi Coltrane asteartean izango da Bilboko Campos Eliseos antzokian, 365 Jazz Bilbao zikloan. 'Spirit Fiction' bere seigarren diskoa aurkeztuko du.

  • Ravi Coltrane. Argazkia: 365 Jazz Bilbao

    Ravi Coltrane. Argazkia: 365 Jazz Bilbao

Ravi Coltrane saxofoi-jotzaile ezaguna, John Coltranen semea, Bilbon izango da asteartean Alice Coltrane, 365 Jazz Bilbao zikloaren baitan. Ravi Coltranek bere seigarren diskoa aurkeztuko du, "Spirit Fiction" izenekoa. Iaz kaleratu zuen eta Bilboko Campos Eliseosen izango da, antzokiko jabeek jakinarazi dutenez.

Ravi Coltrane (New York, 1965) saxofoi-jotzaile ezaguna da eta RKM Music diskoetxearen sortzailea. Ekoizle diskografikoa ere bada eta besteak beste, Luis Perdomorekin, David Gilmore gitarra-jotzailearekin eta Ralph Alessi tronpeta-jotzailearekin lan egin du.