Itxi

Musika

Buelta

Formatu txikiko lana, hiru kantu handirekin

Zaramak hiru kantuko EP bat kaleratu du, 'Sinestezina'. Modu fisikoan zein Interneten, doan, eskuratu daiteke.

1:04

Euskal rock and rollaren ikonoetako bat, Zarama taldea, disko berria eskuetan hartuta dator. "Sinestezina" izeneko formatu txikiko lana aurkeztu dute. Santurtziarren bederatzigarren lana da.

Zarama taldeak taula gainean iraun nahi du, baina musikaren merkatua nola dagoen ikusita, formatu txikiaren aldeko apustua egin dutela adierazi du Roberto Moso abeslariak.

Hiru kanta dira guztira eta diskoari izena ematen dion "Sinestezina" kantua Santurtziri buruzkoa da. Joan den astean Santurtzi Saria jaso du taldeak, herriaren irudia ondo saltzeagatik. Herriaren eraikuntza eta garapenean gauzak txarto egin dituztenei, kritika egiten diete kantu honetan.

Diskoa kalean da jada, baita Interneten ere, doan jaitsi nahi dutenentzat. Zarama zuzenean ikusteko aukera berriz, Ibilaldian, Bizkaiko ikastolen aldeko festan izango da, maiatzaren 26an, Portugaleten.