Itxi

Musika

Zentsura

Bowieren berria, helduentzat bakarrik

Gary Oldmanek eta Marion Cotillardek parte hartu dute David Bowieren bideoklip berrian. Youtubek 18 urtetik gorakoentzat jarri du bakarrik ikusgai.

  • David Bowie, en su videoclip 'The next day'. Foto: EITB

    David Bowie, en su videoclip 'The next day'. Foto: EITB

David Bowieren bideoklip berrian, abeslaria Jesusen mozorro batekin ageri da, emakumeak arropa gutxirekin eta apaizak taberna batean. Youtube bideo-atariak helduentzako sailkapena eman dio.

'The Next day' kantuaren bideoa Youtubetik kendu dute ordu batzuetan, eta ohar bat helarazi dute, bideoak Youtubeko arauak apurtzen zituela esanez, abeslari britainiarraren bozeramaileak jakinarazi duenez. Marion Cotillard aktore frantziarra, Oscar baten irabazlea, ageri da, gorputzeko marka batzuetatik odola dariolarik, baita Gary Oldman aktore britainiarra ere, Bowie kondenatzen duen apaiz baten paperean.

Googleren bozeramailea batek esan duenez (Youtuberen jabea da Google), bideoa ezabatu egin dute, lehen une batean, baina berriz eskegi dute, 18 urtetik gorakoentzat bakarrik. "Webguneak duen bideo piloa kontuan hartuta, batzuetan dei okerren bat izaten da. Akats baten ondorioz bideo bat ezabatzen dugunean, berriz ezartzeko lan egiten dugu", esan du.