Musika
Musikala
'Grease' musikala Bilbora itzuliko da bere 40. urteurrenean
Sei ekitaldi izango dira ekainaren 12tik 15era. Zuzenean jotako musika entzungo da eta filmean agertzen ez diren zortzi eszena berreskuratu dira gidoitik.
"Grease" musikala Bilbora itzuliko da, bere 40. urteurrenean. Euskalduna Jauregian izango da ikuskizuna ekainaren 12tik 15era. Sei ekitaldi izango dira guztira.
Oraingoan, bi berrikuntza ditu musikalak: zuzenean jotako musika entzungo da batetik, eta filmean agertzen ez diren zortzi eszena berreskuratu dira gidoitik.
Edonork ikusteko aukera izateko, prezioak 18 eta 52 euro artean egongo dira.