Itxi

Musika

Heriotza

Georges Moustaki hil da

Greziako jatorriko abeslaria goizean hil da, Nizan, 79 urte zituela. Frantziako kantugintzako kanturik ezagunenetariko batzuk idatzi ditu.

  • Georges Moustaki. Argazkia: EFE

    Georges Moustaki. Argazkia: EFE

Georges Moustaki abeslaria Nizan hil da goizean, 79 urte zituela.

Giuseppe ezizena eman zioten eta Frantziako kantugintzako kantu ezagunetako asko idatzi ditu. "Chanson française" delakoa ezagun egin zuen artisten belaunaldi bateko garaikidea izan zen (Georges Brassens, Jacques Brel eta Serges Gainsbourge, besteak beste) eta Edith Piafentzat (bere maitalea izan zen), Yves Montandentzat, Barbararentzat eta Serge Reggianirentzat idatzi zituen hainbat kantu.

Alexandrian jaio zen eta 2009an utzi zituen agertokiak, Bartzelonan eskaini zuen azken kontzertu batekin. Birikietako gaitz bat zuen.

1961an lehen diskoa atera zuen, "Les orteils au soleil" eta ordutik 30 lan inguru kaleratu zituen. Azkena, 2008ko "Solitaire". Bere kantu ezagunenak 'La Métque', 'Milord', 'Wog', 'Ma Solitude', 'Il Est Trop Tard', 'Il Y Avait un Jardin', 'Joseph' eta 'Ma Liberté' izan ziren.

"Zergatik" kantuan Georges Moustakik eta Imanolek elkarrekin abestu zuten: