Itxi

Musika

Kontzertua

EOS eta Malandain, 'Errauskine' moldatuz

Abonu denboraldiko azken kontzertua izango da. Donostian ekainaren 3an eta 4an egingo dute, eta 17an Bilbon. Gainera, Versailleseko Opera Royal antzokira ere eramango dute.

1:23

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak eta Biarritzeko Malandain Balletak elkarrekin eskainiko dute "Errauskine" datorren astean, abonu denboraldiko azken kontzertua. Donostian 3an eta 4an, eta 17an Bilbon. Gainera, elkarlan hori nazioartera eramango dute Versailleseko Opera Royal antzokira, ekainaren 7, 8 eta 9an. Hain zuzen, balletaren sorlekura.

Errauskineren eszenaratze berria dakar Malendain Biarritzeko balletak. Prokovieven musika erabiltzen eta moldatzen utzi dio musikariaren familiak Thierry Malandain koreografoari. Ipuina betikoa da, aski ezaguna, baina sinpletu egin du, elfoak dantzan jarriz eta bere estilora eramanez.

Bigarren aldiz elkarlanean arituko dira Iparraldeko 20 dantzari Euskaiko Orkestra sinfonikoarekin, duela bi urte Magnifique ikuskizunak jasotako txalo eta arrakastaren ostean.

Donostian eta Bilbon ikusiko da aurki eta ekainaren 7an, 8an eta 9an Versalleseko jaialdira daramate, Opera Royal antzoki sonatuan erakusteko. Han sortu zuen balleta Luis XIV. erregeak, eguzki erregeak Euskadiko dantzariak tartean "Pas Basque", izena lekuko. Sona handi eta lehen mailako oihartzuna izango duen ekitaldian hiztordua Parisen, batutan musikari hauekin lehen aldiz Josep Caballé Domenechen zuzendaritzan.

Dokumentala

Proiektuak gehigarri bat ere badu. EITBren laguntzaz, dokumentala ari da grabatzen Sinkro taldea.

Ordu bateko dokumentalean ari dira biltzen musika eta balleta uztartzeko lan hau, lanaren atzekoa pantailan erakusteko 2014 hasierarako prest izateko.