Musika
Urriaren 13an
Suzanne Vegak irekiko du Baluarteren denboraldi berria
Erredakzioa
13 ikuskizun ekarriko dituzte, eta musika klasikoa, musika anplifikatua, opera, dantza, antzerkia, zirkua eta zinema ikusteko aukera izango da Nafarroako hiriburuan.
-
Suzanne Vega urriaren 13an izango da, Iruñean. Argazkia: Baluarte
Baluarte Fundazioak 2013ko Urria–2014ko Urtarrila denboraldi berria aurkeztu du. Baluarteren 10 urte beteko ditu denboraldi honetan, eta kalitatezko 13 ikuskizun ekarriko ditu. Horrela, musika klasikoa, anplifikatutako musika, opera, dantza, antzerkia, zirkua eta zinea eskainiko dituzte Nafarroako hiriburuan.
Programazioa urriaren 13an hasiko da XX. mendeko abeslari-poeta handienetarikoa den Suzanne Vega amerikarraren eskutik. Egun batzuk geroago, hilak 15ean, musika klasikoarekin lehen hitzordua helduko da: Academy of St. Martin in the Fields orkestra Baluarten arituko da lehenengoz erromantizismo musikalaren hiru eredu handirekin. Urriaren 29an, Philippe Jaroussky kontratenoreak eta Veneziako Orkestra Barrokoak Espainian eskainiko dituen hiru kontzertuetariko bat eskainiko du Jaroussky canta a Farinelli izenburupean. Eta hilak 31an, musika hitzordu aparta Baluarteko 10. urteurrena ospatzeko: Verdiren Requiem obra Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Iruñeko Orfeoia eta Sabina Puertolas, Francisca Beaumont, José Luis Sola eta Iñaki Fresan bakarlari nafarren partaidetzarekin.
Azaroaren 9an, Baluarte Fundazioaren denboraldian lehenengoz filme baten proiekzioa izanen dugu: zine industrian sari entzutetsuenak eskuratu dituen The Artist, honen soinu banda Nafarroako Orkestrak zuzenean interpretatuko duela. Hilak 13an musika anplifikatuaren bigarren eskaintza izanen dugu: Madeleine Peyroux abeslari estatubatuarrak The Blue Room bere azken diskoa aurkeztuko du. 16an, Josep Vicent maisuaren zuzendaritzapean The World Orchestrak Maurice Ravelen La Valse eta Shéhérezade, eta Sergei Prokofieven Romeo eta Julieta obrak interpretatuko ditu bere programaren baitan.
Urriaren 20an, denboraldi honetan dantzaz gozatzeko lehen aukera helduko da; disziplina honen hiru izen handik bat eginen duten hitzordu paregabea: Kubako Nazio Balleta, Zisneen Aintzira eta Alicia Alonso. Eta hilabeteari amaiera emanez, hilak 23an opera bat kontzertuan izango dugu, Richard Wagneren El holandés errante Brnoko Antzoki Nazionalaren Operako bakarlari, koru eta orkestraren eskutik.
Abenduaren 11an, Dantza Konpainia Nazionalak Balanchine, Stevenson, Forsythe eta bere zuzendari José Carlos Martinezek izenpetutako koreografiak eskainiko ditu "La CND en Punta's" programaren baitan. Antzerkia ondoz-ondoko bi egunetan helduko da gurera, abenduaren 14an eta 15ean: Lola Herrera eta Héctor Alterio aktoreek Ernest Thomsonen En el estanque dorado lana esainiko dute. Eta urtea amaitzeko, abenduaren 21ean Txinako Zirku Nazional Berriak Alicia en el país de las maravillas taularatuko du, kolorez, fantasiaz eta mugimenduz jositako ikuskizuna.
2014 urte berriarekin batera, urtarrilaren 23an eta 25ean denboraldiko ikuskizun erakargarriena helduko da: La Traviata, Verdiren opera entzutetsuena eta historian ezagunena. Zuzendaritzan Pablo Mielgo gaztea arituko da, Nafarroako Orkestra, Iruñeko Orfeoia eta Aurelia Florian, Jose Bros, José Antonio Lopez, Maria Jose Suarez, Dorota Grzeskowiaky eta Jon Plazaola bakarlarien partaidetzarekin.
Baluarte Fundazioak 2013ko urria-2014ko urtarrila denboraldi berria aurkeztu du. Baluartek 10 urte beteko dituen honetan, kalitatezko 13 ikuskizun ekarriko ditu. Horrela, musika klasikoa, musika anplifikatua, opera, dantza, antzerkia, zirkua eta zinema eskainiko dituzte Nafarroako hiriburuan.
Programazioa urriaren 13an hasiko da XX. mendeko abeslari-poeta handienetarikoa den Suzanne Vega estatubatuarraren eskutik. Egun batzuk geroago, urriaren 15ean, musika klasikoarekin lehen hitzordua helduko da: Academy of St. Martin in the Fields orkestra Baluarten arituko da lehenengoz erromantizismo musikalaren hiru eredu handirekin. Urriaren 29an, Philippe Jaroussky kontratenoreak eta Veneziako Orkestra Barrokoak Espainian eskainiko dituen hiru kontzertuetariko bat emango du Jaroussky canta a Farinelli izenburupean. Eta urriaren 31n, musika hitzordu aparta, Baluarteren 10. urteurrena ospatzeko: Verdiren Requiem obra, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren, Iruñeko Orfeoiaren eta Sabina Puertolas, Francisca Beaumont, José Luis Sola eta Iñaki Fresan bakarlari nafarren parte-hartzearekin.
Azaroaren 9an, Baluarte Fundazioaren denboraldian lehenengoz film baten proiekzioa izanen dugu: zinemaren industrian sari entzutetsuenak eskuratu dituen The Artist. Lan horren soinu banda zuzenean interpretatuko du Nafarroako Orkestrak. Hilaren 13an musika anplifikatuaren bigarren eskaintza izanen dugu: Madeleine Peyroux abeslari estatubatuarrak The Blue Room (bere azken diskoa) aurkeztuko du. Azaroaren 16an, The World Orchestrak, Josep Vicent maisuaren zuzendaritzapean, Maurice Ravelen La Valse eta Shéhérezade, eta Sergei Prokofieven Romeo eta Julieta obrak interpretatuko ditu.
Urriaren 20an, denboraldi honetan dantzaz gozatzeko lehen aukera helduko da, hitzordu paregabea eskainiko baitute diziplina honetako hiru izen handik bat eginez: Kubako Ballet Nazionalak, Zisneen Aintzira lanak eta Alicia Alonso artistak. Urriari amaiera emateko, berriz, hilaren 23an opera kontzertu bat izango dugu, Richard Wagnerren Holandar alderraia, Brnoko Antzoki Nazionalaren Operako bakarlari, koru eta orkestraren eskutik.
Abenduaren 11n, Dantza Konpainia Nazionalak Balanchine, Stevenson, Forsythe eta José Carlos Martinez zuzendariaren koreografiak eskainiko ditu "La CND en Punta's" programaren baitan. Antzerkia hurrengo bi egunetan helduko da gurera, abenduaren 14an eta 15ean: Lola Herrera eta Héctor Alterio aktoreek Ernest Thomsonen En el estanque dorado lana eskainiko dute. Eta urtea amaitzeko, abenduaren 21ean, Txinako Zirku Nazional Berriak Alicia en el país de las maravillas taularatuko du, kolorez, fantasiaz eta mugimenduz jositako ikuskizuna.
Urte berriarekin batera, urtarrilaren 23an eta 25ean denboraldiko ikuskizun erakargarriena helduko da: La Traviata, Verdiren opera entzutetsuena eta historiako ezagunena. Zuzendaritzan, Pablo Mielgo gaztea arituko da, Nafarroako Orkestra, Iruñeko Orfeoia eta Aurelia Florian, Jose Bros, José Antonio Lopez, Maria Jose Suarez, Dorota Grzeskowiaky eta Jon Plazaola bakarlarien parte-hartzearekin.