Musika
Zarzuela
Ainhoa Arteta eta Guridiren 'El Caserio', Arriaga Antzokian
Erredakzioa
Ekoizpenak gai tradizional bati itxura berria emango dioten eszenografia eta koreografia berriak izango ditu. Guridiren zarzuela Bilboko Arriaga Antzokian izango da ekainaren 21etik 29ra.
Jesus Guridi musikagilearen El Caserio zarzuelak bizi berria hartuko du ekainaren 21etik 29ra, Bilboko Arriaga Antzokian. Ainhoa Arteta sopranoa izango da Ana Mari protagonsitarena egingo duen artista.
Nazioarteko ospea duen Artetaz gain, Javier Franco baritono ospetsuak (osaba Santi) eta Jose Luis Sola tenore gazteak ere 2010ean Oviedoko Teatro Campoamorrek ekoiztutako bertsioaren ikuskizunean parte hartuko dute.
Antolatzaileen arabera, Guridiren musikak ba omen du, bere melodia eta malenkonia puntuan, oso gurea den zerbait. Ekoizpenak gai tradizional bati itxura berria emango dioten eszenografia eta koreografia berriak izango ditu.
1926an lehen aldiz Madrilen egin zenetik aitzina, Bizkaiko Arrigorri balizko herrian gertatzen diren doinu eta kontuak Arriagan izango ditugu ekainaren 21etik 29ra.