Itxi

Musika

Itzulera

Duncan Dhu indar handiz bueltatu da

12 urteko isilunearen ostean, indartsu dator Duncan Dhu: Mexikon eta AEBetan eta Estatuko bederatzi hiritan izango dira, baita Iruñeko Baluarten eta Donostiako Kursaalen ere.

1:57

Duncan Dhu itzuli da. Talde donostiarrak jaioterria aukeratu du itzulera lagun, zale eta kazetarien aurrean aurkezteko, Miramar Jauregian.

12 urteko isilunea eta bakarka mila bizipen izan ostean, diskoa kaleratu dute, eta bira egingo dute nazioartean, lan berria ezagutzera emateko.

Diego Vasallo, Mikel Erentxun eta Juanra Viles elkarrekin izan dira aurkezpenean. 28 urte igaro dira "Por tierras escocesas" lehen diskoa atera zutenetik, eta hamabi, banatu zirenetik. Duncan Dhu itzuli egin da, jaioterrian mundura aurkeztuz eta lehen kanta arrakasta gisa aukeratuz.

Horien esanetan, ez dira itzuli "Cien gaviotas" kantatzera soilik. Iraganari begirada eman diote disko berrian, baina sei kanta berri sartu dituzte "El duelo" lanean.

Bidean eritasunak gainditu, bakarkako ibilbidean atzera egin eta berriro sortu dute taldea errautsetatik zaleen gozamenerako.

Bira Mexikon eta AEBetan hasiko dute, eta Espainiako Estatuko bederatzi hiriburutan joko dute: Iruñeko Baluarten eta Donostiako Kursaalen, azaroan.

Miramarren zale, lagun eta kazetariei sei kanta eskaini dizkiete, eta azkenekoan donostiar gazteen hirukotea osatzen zuen Juanra Viles batu zaie. Jada ez dira hiru gaztetxo, baina Duncan Dhuren estiloko musika berezia egiten jarraitzen dute.