Itxi

Musika

Dokumentala

Ezkerralde gordinena, '160 metros' dokuwebaren 2. atalean

'160 metros: Una historia de rock en Bizkaia' dokuwebaren bigarren atala online dago. Ezkerraldean 80ko eta 90eko hamarkadetan izandako rock mugimendua du ardatz.

'160 metros: Una historia de rock en Bizkaia' dokuwebaren bigarren atala online dago. Ezkerraldean 80ko eta 90eko hamarkadetan izandako panorama musikala du ardatz. Roberto Mosoren (Zarama) eta Lino Prietoren (Parabellum) testigantza jasotzen du, eta, Eskorbutoren historiatik abiatuz, Londresko punk mugimenduari, Euskaldunaren itxierari eta garaiko langabeziari buruzko analisia egiten du.

Alvaro Fierrok eta Joseba Gorordok zuzendu dute, eta garaiko aldaketa sozial eta ekonomikoak azaltzen ditu. 90eko hamarkadan Bilboko itsasadarreko bi bazterretan izandako aldaketa sozialak eta ekonomikoak aztertzen ditu dokumentalak, rockaren ikuspuntutik, eta 5 kapitulutan eskainiko da.

Hirugarren atala Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dute, irailaren 26an.