Itxi

Musika

Kontzertua

Carla Bruni, azaroaren 28an Biarritzen

Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohiaren emazte eta bakarlariak bere azken lana aurkeztuko du Gare du Midin, "Little French Songs" izenekoa.

  • Carla Bruni. Argazkia: EFE

    Carla Bruni. Argazkia: EFE

Carla Bruni Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearen emazte eta bakarlariak kontzertua eskainiko du Biarritzen, azaroaren 28an. Horrela, Gare du Midin izango da, Little French Songs azken lana aurkezten.

Sarrerak salgai daude FNACen webgunean, 42 eta 50 euroren bitarteko salneurrian.

Carla Brunik arrakasta itzela lortu zuen 2002an Quelqu'un m'a dit diskoarekin, eta milioi bat kopia baino gehiago saldu zituen.