Itxi

Musika

Bertsioen diskoa

Ruper Ordorika, euskal rockaren klasikoei begira

Bakarlari oñatiarrak 'Azukre koxkorrak' diskoa aurkeztu du, hainbat euskal kantu klasikoren bertsioekin, tartean Hertzainak, Kortatu, Mikel Laboa, Delirium Tremens, eta abar.

1:40

Ruper Ordorikak bertsioz osatutako disko bat kaleratu du, 'Azukre koxkorrak'. Bakarlari oñatiarrak hainbat euskal talde bere galbahetik pasatu ditu: Kortaturen "Sarri, Sarri", Delirium Tremens, Koska, Hertzainak, Errobi, Itoiz, eta abar, eta abar.

Jadanik agertokietatik desagertu diren talde eta kantari aukeratu batzuk omendu nahian edo, bere estiloaren eremura ekarri ditu haien kantu adierazgarri zenbait. Diskoan, besteak beste, Mikel Laboa, Xabier Lete eta Etxahun Iruriren kantuak bildu ditu.

Arkaitz Miner (gitarra, mandolina, bibolina), Fernando "Lutxo" Neira (baxua) eta Hasier Oleaga (bateria) izan ditu lagun estudioan, eta baita Ben Monder ohiko kolaboratzailea ere. Hiru kantutan parte hartu du Monderrek.

Kontzertuak

Ruper Ordorika "Azukre Koxkorrak" diskoa aurkezteko hainbat kontzertu eskainiko ditu. Hauek momentuz iragarri dituen batzuk

2013-10-31 - Ituren (Nafarroa)
2013-11-16 - Mirafuentes (Nafarroa)
2013-11-24 - Donostia (Gipuzkoa), Victoria Eugenian
2013-11-29 - Durango (Bizkaia), Plateruenan
2013-12-14 - Bilbo (Bizkaia), Kafe antzokian
2013-12-19 - Elgeta (Gipuzkoa)