Itxi

Musika

11 talde

Primavera Sound jaialdiak ''reality show'' propioa izango du

Erredakzioa

Espainian, Ingalaterran eta Frantzian barrena egingo duten Primavera Sound Touring Party birari buruzko informazioa eskainiko du saioak.

  • Primavera Sound Reality Show

    Primavera Sound Reality Show

Primerava Sound Jaialdiak reality show bat sortuko du Primavera Sound Touring Party biraren inguruan. Espainia, Ingalaterra eta Frantzian barrena ibiliko diren hamaika talderen bizipenak eta txangoaren xehetasunak kontatuko dituzte.

Lee Ranaldo y los Dulst, Standstill, Paus, Refree, Extraperlo, Syper eta Los Planetas taldeek hartuko dute parte, besteak beste. Primavera Soundek Google + sarean duen orriaren bidez eskainiko dute Saioa, azaroaren 20tik aurrera, Primavera Sound Touring Party Bartzelonan hasi eta egun gutxira. Ekitaldia abenduaren 5ean amaituko da.

Kontzertuetatik at, taldeen eguneroko bizimodua nolakoa den kontatuko dute saioan, bi aste horietan zehar. Hala, musika bira baten zailtasunak eta ahaleginak islatu nahi dituzte, baita artisten gogoetak eta ezinegonak ere.

Ikus-entzunezko formatu horri esker, zuzenean jotzea eta errepidean bizitzea nolakoa den kontatu nahi diete ikusleei eta musikaren jarraitzaileei. Horretarako, sare sozialak erabiliko dituzte, arreta bereganatu eta musikaz zuzenean gozatu dezaten.

Aurrerapen gisa, zenbait pieza emitituko dituzte urriaren 28tik aurrera. Protagonista batzuen aitorpenak entzuteaz gain, bidaia prestatzen ere ikusiko ditugu. Bi autobusetan abiatuko dira, eta honako hiri hauetan ibiliko dira: Bartzelona, Bilbo, Bordele, Camber Sands, Gijon, Londres, Madril, Santander, Konpostelako Santiago, Valentzua, Valladolid eta Zaragoza.