Itxi

Musika

Jaialdia

Ostegunean ez da Udazkenfest jaialdirik izango

Gasteizko udalak ez du baimenik eman, arrazoi teknikoak direla medio: besteak beste, jaialdiak ez duela segurtasun pribaturik izango.

Udazkenfest jaialdiaren lehendabiziko edizioa izan behar zuen datorren ostegun honetakoak, baina bertan behera geratu da, Gasteizko udalak ez duelako baimenik eman. Kontzertuetarako muntaia egiten hasi bezperan eman zien udalak erabakiaren berri antolatzaileei. Arrazoiak, teknikoak dira: besteak beste, segurtasun pribaturik ez duela izango jaialdiak edota leku publiko batean egiteko asmoa zutela, berez ekitaldi pribatua eta dirua irabazteko helburua duena denean. Azalpen tekniko horiek aitza hutsa direla uste dute antolatzaileek.

Aurrerago beraz, Udazkenfest jaialdia antolatzeko asmoarekin segitzen dute. Oraingo honetarako, Soziedad Alkholika edo Gatillazo ziren kartelburu. Iada, sarrera ugari zituzten salduta eta antolatzaileek esan dute, diru hori itzuli egingo dela, sarrera erosi den lekura bertara joanda. Internetez erosi dutenekin e-mail bidez jarriko dira harremanetan.

Bitartean, ostegun honetan, Udazkenfest jaialdiaren ordez, "mani-festibala" deitu dute. Gaztetxean segiko dute jaiarekin.