Musika
Disko berria
Audienceren 'kontu garrantzitsuak'
Gernikarren hitzetan, John Agnelloren eskuak soinua zabaltzera eraman du taldea. Big Affair lanak bederatzi kantu ingelesez eta bi euskaraz biltzen ditu.
Durangoko Azoka hurbiltzen doan heinean, ugaldu egiten dira disko eta liburuen aurkezpenak.
Audience Gernikako taldeak Big Affair diskoa kaleratu du. Amerikako Estatu Batuetan grabatu dute, eta Sonic Youth, Bruce Springsteen, Cindy Lauper eta horrelakoekin lan egindako John Agnello ekoizlearekin egin dute.
Audience taldeak jauzia eman du. Gernikako taldea Estatu Batuetara joan da, bertako ekoizle garrantzitsu baten eskuetan jartzeko. 80ko hamarkadatik dozenaka talderekin lan egin duen John Agnello ekoizlearen eskuetan jarri dira. Taldekideen esanetan, sekulako esperientzia izan da.
Eurentzat Big Affair kontu garrantzitsua izan da. Horregatik jarri diote izen hori diskoari. Horregatik eta uztailean grabatu zuten Mistress Game disko ertainarekin duen loturarengatik.
Horien hitzetan, Agnelloren eskuak soinua zabaltzera eraman du taldea.
Bederatzi kantu ingelesez eta bi euskaraz bildu dituzte bertan. Gaiei dagokienez, denetatik. "Country of Tambourine" singlean, esaterako, ustelkeriaz aritu dira.