Itxi

Musika

Diskoa

Txuma Murugarren eta Angel Unzu, elkarrekin

Bi musikariek "14 abesti eta hamairu istorio txiki" diskoa kaleratu dute. Esperientzia "aberasgarria eta dibertigarria" izan dela azaldu dute.

  • Angel Unzu eta Txuma Murugarren. Argazkia: Gaztelupeko Hotsak

    Angel Unzu eta Txuma Murugarren. Argazkia: Gaztelupeko Hotsak

"14 abesti eta hamairu istorio txiki" izenarekin argitaratu dute Angel Unzuk eta Txuma Murugarrenek elkarlanean egindako disko berria.

Esperientzia berria izan da hau bi musikarientzat, berria, aberasgarria eta dibertigarria, beraien esanetan. Halere, elkarlan honen abiapuntua aurkitzeko atzera joan behar dugu denboran, 2000. urtean Unzuk hainbat doinu aurkeztu zizkion Murugarreni, ideia garatu eta elkarrekin zerbait egitea ere pentsatu zuten baina bata eta bestearen lanak egitasmoa atzerarazi zuten, duela gutxi Angel Unzuk ezustean grabazio haiek topatu zituen arte.

Biak egin behar izan dute eginahala elkarren osagarri izateko.

Era guztitako gaiak jorratzen dira Murugarrenek idatzitako testuetan. Diskoan, halere ez dira beraiek bakarrik ari, horrela osatu dute soinu-banda.

Ahal den guztietan diskoan parte hartu duten musikariekin arituko dira zuzeneko kontzertuetan baina formatu txikian moldatzeko ere prestatu dira.

Durangoko Azokan izango dugu Angel Unzuren eta Txema Murugarrenen kanta eta doinu berriak zuzenean entzuteko aukera.