Itxi

Musika

Txalaparta

Silex harria zorroztuz datoz Oreka TX taldekoak

Sei urte behar izan dituzte hirugarren lana ateratzeko: Silex jarri diote, eta Kalakan eta Alos Quartet laukotearen kolaborazioak izan dituzte.

1:55

Oreka Tx taldearen disko berria entzungai izan da Donostiako San Telmo Museoan. Silex du izena euren hirugarren diskoak. Harrizko txalaparta erabiliz egin dute, eta Kalakan eta Alos Quartet laukotearen kolaborazioak izan dituzte zenbait kantatan.

Tentuz, mimoz egin dute aurkezpenerako prestaketa, eta sei urte behar izan dituzte hirugarrena ateratzeko. Oreka TX taldeak Silex izena jarri dio diskoari.

15 kanta berri biltzen ditu; aurkezpen ekitaldian jo dizkiguten "Ilargi lore ", "Baloreak" edo "Mari kanaki" barne. Ezaugarri bi aipagarri: txalapartan material berriak erabiltzen jarraitzen dute. Kostaldean bildu eta afinaturiko arbel-harriak, eta makila modura banbu kanabera bi. Diskoaren bigarren ezaugarria talde-lanean sortutako soinua dela adierazi dute. Silex harria zorroztuz eta afinatuz, txalapartari eta musikariak izan dira.

Silex diskoak abenduaren 11n estreinatuko den Herritmo ikuskizunaren kanta gehienak batzen ditu. Ikuskizunean, Kukairen dantza eta herri kiroletako soinuak sartuko dituzte. Zenbait kantutan, kolaborazio berezia izan dute: Kalakan hirukotea eta Alos Quartet laukoteko Xabier Zeberio.