Itxi

Musika

830.000 ale

Beyoncek salmenta errekorra hautsi du iTunesen

Erredakzioa

Joan den ostegunean, ustekabean, Appleren plataforman kaleratu zuen lanarekin hiru egunetan disko gehien saldu dituen artista izatea lortu du abeslariak.

  • Beyonce, 2013ko Rock in Rio jaialdian. Argazkia: EFE

    Beyonce, 2013ko Rock in Rio jaialdian. Argazkia: EFE

Beyonceren disko berriak, joan den ostegunetik iTunesen bakarrik eskuratu daitekeenak, Appleren plataformako errekorra hautsi du eta abeslaria hiru egunetan gehien saldu duen artista bilakatu da. Actualidad iPhone atariak argitaratu duenez, 830.000 ale baino gehiago saldu ditu Beyoncek eta orain arte kaleratu dituen diskoen artean arrakastatsuena da.

Inolako iragarpenik egin gabe, joan den ostegunean Beyoncé izeneko lana argitaratu zuen artistak iTunes bidez. 14 kantu berri eta 18 bideo dakartza bertan, eta Jaz Z, Frank Ocean eta Drake musikarien kolaborazioak izan ditu abestiak osatzerako orduan.

Diskoa iTunesen ekuratu daiteke eta 15 euroko prezioa du.