Musika
Musika programa
Euskal musika zabaltzeko programa hasiko da asteazken honetan Artiumen
Erredakzioa
'Belarrien goxoko' programako saioek formatu ugari izango dituzte: ikastaroak, mintegiak, hitzaldiak... Besteak beste, Xabi Aburruzaga, Juan Mari Beltran eta Keu Agirretxea arituko dira bertan.
-
Xabi Aburruzaga trikitalariak irekiko du zikloa. Argazkia: EiTB.
Artiumek, Arte Garaikidearen Gasteizko museoak, 'Belarrien goxoko' programa eskainiko du asteazken honetatik aurrera. Musika emanaldiak eta solasaldiak uztartuko ditu, euskal kultura musikala sustatzeko, folkloretik hasi eta egungo estiloetaraino. Saioak 19:30ean izango dira, doan.
Lehen hitzordua asteazken honetan izango da, Xabi Aburruzaga trikitilariarekin. Euskadin akordeoi diatonikoak izan duen bilakaera ezin hobeto ezagutzen du Aburruzagak, eta Oskorri taldearen ohiko kolaboratzailea da.
Hurrengo saioetan, besteak beste, Juan Mari Beltran Euskal Herriko musika herrikoiaren ikertzailea, Keu Agirretxea Etsaiak taldeko gitarra-jotzaile ohia eta Sinkroren musika elektronikoa izango dira Artiumen.
Egitarau osoa
Xabi Aburruzaga
Urtarrilaren 15ean, asteazkena. Artiumen Emanaldi aretoan
Juan Mari Beltran
Urtarrilaren 22an, asteazkena. Artiumen Emanaldi aretoan
Gabrielen lekua
Zuzeneko musika, bertsolaritza, antzerkia, emanaldiak eta poesia batzen dituen ikuskizuna
Otsailaren 5ean, asteazkena. Ekialde-Goikoa aretoan
Sinkro. Musika, dantza eta live-electronics
Martxoaren 5ean, asteazkena. Plaza aretoan
Azaletik sustraietara
Edorta Jimenezen eta Doro Zobaranen liburuaren aurkezpena
Martxoaren 19an, asteazkena. Artiumen Emanaldi aretoan
Keu Agirretxea
Apirilaren 2an, asteazkena. Artiumen Emanaldi aretoan