Itxi

Musika

Heriotza

Pete Seeger AEBetako folkaren ikurra hil da

Erredakzioa

Pete Seeger folk musikako kantari, ikertzaile eta konposatzailea, genero horretako adierazgarririk argienetakoa eta giza eskubideen aldeko borrokalaria, hil da, New Yorken, 94 urte zituela.

  • Pete Seeger. Argazkia: Efe.

    Pete Seeger. Argazkia: Efe.

Seeger atzo hil zen, New Yorkeko ospitale batean, berez, ospitaleratuta astebete egin eta gero, Kitama Cahill Jackson bilobak New York Times egunkariari esan zionez.

Seegerren filosofiaren arabera, topagunea zen folk musika, eta ekimen politikorako bide. Eurrez entzun dituzte Seegerren doinuak AEBetan, batik bat, Vietnamgo gerraren belaunaldikoek, eta Kongresua arbuiatzetik Barack Obamaren ongietorri kontzertuan jotzera pasatu zen.

Langileriaren alde eta giza eskubideen defentsan kantatu zuen, baita Vietnamgo gerraren aurka ere. Gainera, ingurumenaren aldeko borroka babestu zuen, eta gerren kontra jo zuen.

Folkean hasten ari ziren gazteen gidari izan zen, hala nola Bob Dylan, Don McLean eta Bernice Johnson Reagon; Bruce Springsteenen omenaldia ere jaso zuen, "We Shall Overcome: The Seeger Sessions" (2006).

Springsteenek berak Seegerren 90. urtebetetzeko kontzertuan Madison Square Gardenen esan zuenez, "Ameriketako musikaren artxibo bizia" zen, "kulturaren eta abestien balioaren ondare".