Itxi

Musika

Opera

OLBEk opera gutxiago taularatuko ditu denboraldiko; zazpi barik, bost

Erakunde publikoen diru laguntzak jaitsi direnez, denboraldia azaroan hasiko da, ez, orain arte bezala, irailean. Bonuen salneurria ere jaitsiko da: 700 eurotik 500era jaitsiko dira, batez beste.

Opera Lagunen Bilboko Elkartearen denboraldiek bost opera izango ditu, orain arte bezala zazpi izan beharrean. Defizit ekonomikoa eta elkarte publikoen diru laguntza murritzagoak dira horren guztiaren arrazoia.

Juan Carlos Matellanes OLBEko presidenteak azaldu duenez, hurrengo denboraldian bost opera izango dira, eta ez, orain arte bezala, zazpi.

Opera bakoitzaren lau emanaldi egingo dituzte orain arte bezala, baita opera txikiak (umeentzat) eta berriak (titulu bera, baina interpretatzaile apalagoekin) ere. Ordainetan, bonuen prezioa ere jaitsiko da: gaur egun 700 eurokoa da batez beste abonamenduen salneurria, eta 500era jaitsiko dituzte.

Presidenteak azaldu duenez, OLBEk 7,6 milioiko diru sarrerak espero ditu 2013-14 denboraldirako; aurrekoan, 8,7 milioikoak izan zituen, eta duela bost, 2008-09an, 11,1 milioikoak.

OLBEren diru sarrerek hiru bide dituzte: lehenengoa bazkideak eta sarrerak dira. 4,7 milioi euro ematen dizkio horrek elkarteari, eta % 5 soilik jaitsi da duela bost urteko datuarekin alderatuta.

Bigarrena, babesle pribatuen emaria (enpresak), % 25 jaitsi da, eta 1,4 milioi euro ematen dizkio.

Azkenik, hirugarren bidea, Kultura Ministerioaren, Bizkaiko Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzena, % 65 jaitsi da. 2008an, 4,1 milioi euro ziren, eta denboraldi honetan 1,4 milioi.