Itxi

Musika

Saria

Barnasants jaialdiko saria, Jabier Muguruzarentzat

Erredakzioa

Javier Ruibal cadiztarrarekin batera jaso du jaialdiko sail ofizialeko kontzertu onenaren saria euskal kantautoreak.

Barnasants jaialdiko antolatzaileek iragarri dutenez, Jabier Muguruzari egokitu zaio aurten bertan emandako zuzeneko onenaren sari nagusia, Mikel Azpirozekin batera emandako kontzertuagatik.

Bartzelonako musika-kritikarien aburuz, Muguruzaren kontzertua eta Javier Ruibalena izan dira aurtengo onenak, eta saria biei ematea erabaki dute.

Ehundik gora kontzertu izan dira Barnasants jaialdiko aurtengo edizioan, eta Muguruzak eta Azpirozek, "Beste Hogei" diskoa taularatu zuten, Bartzelonako Auditori areto entzutetsuan.

Sari nagusiaz gain, ibilbide osoko saria Silvio Rodriguez kantariari eman diote.

Barnasants Estatuko kantautore-jaialdirik garrantzitsuenetakoa da, eta Europa mailan ere ospea du.