Musika
Kontzertua
BBCren orkestra filarmonikoa, Iruñean eta Gasteizen
Juanjo Mena gasteiztarrak zuzentzen du orkestra: astelehenean Baluarten izango da ikusgai eta asteartean Principal Antzokian.
Juanjo Mena zuzendari gasteiztarrak BBC Philharmonic Orchestra zuzenduko du, astelehenean Iruñeko Baluarten eta asteartean Gasteizko Principal Antzokian.
Julia Fischer, nazioarteko biolinista garrantzitsuenetariko bat, ere bertan izango da, eta Felix Mendelssohnen kontzertua joko du, historiako kontzertu garrantzitsuenetarikoa.
Prokofieven "Romeo eta Julieta" balleta ere interpretatuko du, eta baita Beethovenen piano eta orkestrarako 4. kontzertua, Sol maiorrean, op. 58, Javier Perianes pianistarekin.
BBC Philharmonic Orchestra 1934an sortu zen, Manchesterren, BBC Northern Orchestra izenarekinn, eta 1982an hartu zuen gaur egun duen izena. Salfordeko MediaCityUKn du egoitza, eta Manchesterreko Bridgewater Hallen eskaintzen du denboraldia.
Hanley, Leeds, Kendal eta Ingalaterra iparraldeko udalerri askotako hainbat aretotan aritzen dira. BBCren sei taldeetako bat da eta bere kontzertuak BBCren Radio3 katean ematen dituzte.