Musika
Jaialdia, Basaurin
Zea Maysen eta Willis Drummonden emanaldiekin abiatuko da Maz Basauri
Luzia Zugadi
Erredakzioa
Gaur ekingo diote MAZ Basauri jaialdiari. Aipatutako bi taldeak ez ezik, Las Tea Partys, Planetaleta eta Les Alsborregach arituko dira aurreneko asteburuan.
-
Russian Red. Argazkia: Sony
Gaur ekingo diote MAZ Basauri jaialdiaren edizio berri bati, eta maiatzeko hurrengo hiru asteburuetan estilo guztietako musikaz jantziko da Basauri.
Social Antzokiak Russian Red, Smile, Zea Mays, Willis Drummond eta Señores taldeen emanaldiak hartuko ditu. Gainera, The Pains Of Being Pure At Heart talde estatubatuarra igoko da taula gainera.
Kontzertuak ez ezik, disko jartzaileak ere egongo dira Maz Basaurin. Besteak beste, We Are Standard, El Columpio Asesino, Las Tea Party, Planetaleta, Optigan1, Mr. Chase, Dino Velvet, Les Alsborregach eta Penny Lane arduratutako dira musika jartzeaz.
Bestalde, doako emanaldiak antolatuko dituzte. Larunbatean Txikimaz ekimena egingo dute, etxeko txikienei zuzenduta. Horrez gain, aipatutako hiru larunbatetan Juanita y Los Feos, Novedades Carminha, Ricardo Vicente, The Great Barrieri, Ero eta La Hora del Primate arituko dira.
Egitaraua:
Maiatzak 17
Zea Mays
Willis Drummond
Las Tea Partys
Planetaleta
Les Alsborregach
Maiatzak 24
Russian red
Smile
We Are Standard dj-ak
Optigani
Dino Velvet
Maiatzak 31
The Pains of Being Pure at Heart
Señores
El Columpio Asesino dj-ak
Mr. Chase
Penny Lane