Musika
Disko berria
Queenek argitaratu gabeko abestiekin diskoa aterako du
Erredakzioa
"Queen Forever" urtearen bukaeran salgai egongo da.
-
Queenen kontzertua (1984). Argazkia: WIKIPEDIA
Queen musika taldeak 80ko hamarkadan grabatutako eta Freddie Mercuryk abestutako argitaratu gabeko abestiekin disko berria aterako du, Brian Mayk taldeko gitarra-joleak BBC Gales Irratiari adierazi dionez.
"Queen Forever" oso disko "unkigarria" da. "Balada handiko diskoa da, soinu epikoa duenak", adierazi du Mayk. Diskoa 2014ko bukaeran kaleratuko da.
"Abesti batzuk topatu genituen, Freddie (Mercury) abesten dago eta gu jotzen, eta nahiko politak dira. Diskoa bilduma bat da, baina munduan inork entzun ez dituen abestiez osatuta dago. Jendeari asko gustatuko zaiola uste du", esan du Mayk elkarrizketan.
Abestiei egin zaizkien moldaketa guztiei gabe, diskoa sortzea ezinezkoa izango zela azaldu du gitarristak.
"Zerotik hasi behar izan genuen, soilik pasarteak geneuzkalako. Baina banekien nolako itxura izango lukeen diskoa bukatu izan bagenu, hortaz, teknologia modernoari esker egin genezakeen", azaldu du.
Udan, Queenek Amerikako Estatu Batuetan bira antolatu du, ekainaren 19an Chicagon hasi, eta uztailaren 20 Columbian bukatuko duena. Freddie Mercuryren ordez, Adam Lambert abeslari gaztea egongo da Brian May gitarra-jolearekin eta Roger Taylor bateria jolearekin batera.
Adam Lambert abeslaria American Idol programari esker egin da ezaguna. Queenekin harremanetan hasi zen, taldeak 2011ko MTV Europe Awards sari-banaketan beraiekin abesteko eskatu ziotenean. Jaialdian Queenek Mundu Mailako Ikono saria eskuratu zuen.
"We Are the Champions", "Don't Stop Me Now" edo "Somebody to Love" abestien sortzaileek "We Will Rock You" musikalaren jarraipena egiteko lanean daude.
"Jende guztia liluratuta utzi zuen, hori dela eta, antzoki baten bila gaude eta obraren jarraipena egitea espero dugu. Ezin dut gehiago esan", azaldu du Mayk.