Itxi

Musika

Jaialdia

Hercules and Love Affair eta The Last Internationale Bilbao BBK Livera

Erredakzioa

Hiru eguneko bonua erosteko azken eguna ekainaren 17a izango da , lehenago agortzen ez badira. Egun horretatik aurrera eguneko sarrera soilik erosi ahalko da.

Bilbao BBK Live jaialdiko antolatzaileek kartela osatuko duten hainbat talde gehiagoren berri eman dute, eta, aurretiazko salmentaren erritmo azkarraren ondorioz, hiru eguneko bonuen salmenta mugatu egingo dutela iragarri dute.

Ekainaren 17ra arte egongo da soilik jaialdi osorako bonuan, betiere lehenago agortuko ez balira. Ordutik aurrera eguneko sarrerak soilik erosi ahalko dra. Bonuaren prezioa 105 eurokoa da (+ sei euroko gastuak) eta egun bakoitzeko sarrerarena, 52 eurokoa (+ 6 euroko gastuak).

Talde gehiago

Gainera, hainbat iragarpen ere egin dituzte antolatzaileek gaur. Batetik Hercules & Love Affair taldeak joko du, Andy Butler New Yorkeko ekoizlearen proiektuak. Estudioko hiru disko dituzte, eta azkena joan den astean atera zuten. Hiri beretik etorriko da The Last Internationale hirukotea, rocka, bluesa eta folka nahasteko. Hitzetan aldarrikapenak sartzen ditu taldeak, eta bi maisu dituzte berekin: Tom Morello eta Brad Wilk Rage Against the Machineko kideak. Morello ekoizlea da eta Wilk, bateria.

The Rebels Madrilgo rock laukotea ere egongo da Kobetamendiko agertokietan; Bon Joviren talde gonbidatua izan ziren, eta irailean beren bigarren diskoa aterako dute. Smoke Idols Gaztearen maketa lehiaketako irabazleek ere joko dute.

DJak

Chromeo kanadiar bikote electrofunka (Sebastian Twllier eta Lenny Kravitzekin lan egin dute) DJBaio formatuan etorriko da; Chris Baio Vampire Weekendeko baxu-jotzailearen ezizena da hori. Kostrok Valentziako DJ bikotea ere izango da Bilbon.

Horiez gain, WLDV (We Love Dolce Vita), Croissants DJs (Special J & Les Alsborregach), Sine3 eta This Not Way DJs bertoko DJak egongo dira.

Bleachers ez da egongo

Bleachers taldeak ez du azkenean Bilboko jaialdian joko; izan ere, europar bira murriztu behar izan dute, AEBn ezinbesteko "konpromisoak baitituzte".