Itxi

Musika

''Silex''

Oreka TX, euskarazko diskorik onena Musika Independentearen Sarietan

Erredakzioa

Guadalupe Plata Jaengo taldea izan da nagusi bart galan, lau sari bereganatuta. Katalanezko disko onena Els amics de les arts taldearentzat izan da, eta galizierazko onena, A Veces Ciclonentzat.

Publikoak Silex Oreka TXren diskoa aukeratu du euskarazko diskorik onena Musika Independentearen Sarietan. Els amics de les arts, bigarren urtez jarraian, izan da nagusi katalanezko atalean, eta galizierazko lan onena A Veces Ciclón taldearena izan da.

Lortu dituen lau sariei esker, Guadalupe Plata taldeak goraipamenak jasotzen jarraitzen du, eta gaueko izar nagusia izan da, Leon Benavente eta Fasenuova taldeen aurretik.

Batasun Fonografiko Independentea osatzen duten berrogeita hamar diskoetxeek ematen dituzten sarien gauean, Guadalupe Plata talde alternatibo onena eta kontzertu onenak ematen dituena izan da, publikoak hala nahita.

Halaber, epaimahai profesionalaren arabera, haien bigarren diskoa rock diskorik onena izan zen iaz. "Oinarrizko bluesa" jotzen dute, saetei eta andaluziar kulturaren beste elementu batzuei tokia eginda.

Bestalde, iazko talde berri onena Leon Benavente taldea izan da, sari hauen arduradunen ustez, eta "Ser brigada" haien kantua, abestirik onena. Fasenuova taldearena izan da, gainera, diskorik onena: Salsa de cuervo.