Musika
Lankidetza
Iñaki Alberdi soinujolea, Espainiako Orkestra Nazionalarekin grabatzen
Erredakzioa
Musikariak eta orkestrak Gabriel Erkoreka, Ramón Lazcano, Jesús Torres eta José María Sánchez-Verdú egileen kontzertuak bilduko dituzte “Conciertos para acordeón y orquesta” diskoan.
Iñaki Alberdi euskal soinujoleak Madrilen, Auditorium Nazionalean dihardu, hilaren 17ra arte, Espainiako Orkestra Nazionalarekin batera “Conciertos para acordeón y orquesta” grabatzen.
Alberdik, nazioarte mailako soinujolerik handienetako batek, katalogo luzea sortu du honezkero, Sofía Gubaidulina, Karlzhein Stockhausen, Joan Guinjoan, Luis de Pablo eta beste konposatzaile entzutetsu askoren lanak joz.
"Conciertos para acordeón y orquesta" Espainiako Orkestra eta Koro Nazionalen diskoetxeak argitaratuko du, eta erronka handia da, disko bakarrean kontzertu asko biltzen dituelako eta oso lan zailak, maila handikoak, direlako denak. Lau konposatzaile garaikidek idatziriko kontzertuak dira, akordeoi eta orkestrarako beren-beregi idatzirikoak.
“Akorda” (1999) Gabriel Erkorekaren kontzertua da bat, Iñaki Alberdik, BOSek eta Juango Menak estreinatutakoa, eta “ITaun” Ramon Lazcanorena ere grabatuko dute. Gainera, “Concierto para acordeón y orquesta” (Jesus Torres, 2004) eta “Memoria de blanco” (José María Sánchez-Verdú, 2013) ere sartuko dituzte.