Itxi

Musika

Ricky Falknerrekin

Berri Txarrak taldeak kantu berriak grabatzen jarraitzen du

Erredakzioa

Martxoan Los Angelesen Ross Robinson ekoizlearekin abiatutako lanari Madrilen emango dio segida hirukoteak, Ricky Falkner (Standstill, Love of Lesbian, Sidonie…) gidari dela.

  • Berri Txarrakekoak, Ricky Falkner ekoizlearekin. Argazkia: Berri Txarrak.

    Berri Txarrakekoak, Ricky Falkner ekoizlearekin. Argazkia: Berri Txarrak.

Berri Txarrak taldeak “Haria” lanaren jarraipena, bere hurrengo argitalpena, disko berezia izatea nahi du agi denez, eta gogo handiz ari da ekoizpen prozesua gauzatzen.

Taldearen hogeigarren urteurrenarekin bat egingo duen lanaren grabazioa Ross Robinsonen (Slipknot, Sepultura, The Cure…) gidaritzapean abiatu eta gero, Ricky Falkner indie munduko ekoizle nabarmenetako batekin jarraituko dute. Standstilleko musikaria eta, besteak beste, Love of Lesbianen eta Sidonieren ekoizlea da Falkner.

Madrilen dira Berri Txarrakekoak, Reno Studiosen, “urte amaieran argitaratuko diren kantu berriokin oso ilusionatuta”.