Musika
EOS
Oriol Roch, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa zuzentzeko hautagai
Erredakzioa
Gobernu Kontseiluak abuztuaren 5ean onartu beharko du izendapena. Oriol Roch Galiziako Orkestra Filarmonikoaren zuzendari teknikoa izan da azken 10 urteetan.
Cristina Uriartek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak Gobernu Kontseiluari proposatuko dio Oriol Roch Izard Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusi berri gisa izendatzea, Iñigo Alberdiren ordezko; hilaren 29an egingo dute bilera.
Oriol Roch Galiziako Orkestra Filarmonikoaren zuzendari teknikoa izan da azken 10 urteetan. Bartzelonan jaio zen 1964an, orkestren kudeaketan esperientzia handia du eta ilusioz ekingo dio aro berriari.
Oriol Rochek Iñigo Alberdi, azken 8 urteetan Orkestra kudeatzeaz arduratu dena, ordezkatuko du.
Oriol Roch Izard
2004. urtetik gaur egunera arte Galiziako Errege Filarmonikaren zuzendari teknikoa izan da Oriol Roch. 1990etik 2002ra arte Teatre Lliure Ganbera Orkestraren kudeatzaile izan zen, Josep Pons zuzendari zela. Lehenago, Bartzelonako 1992ko Joko Olinpikoetako Batzorde Antolatzailean eta Bartzelonako Azokan lan egin zuen, kultur dinamizatzaile lanetan.
Behin Gobernu Kontseiluak izendapena onartuta, zuzendari berriaren aurkezpen ofiziala abuztuaren 5ean izango da.