Itxi

Musika

Musika Hamabostaldia

Donostia, auditorium erraldoi bihurtuta

Erredakzioa

Musika jaialdiaren 75. edizioa abiatzeko, 12 orduz Donostia osora zabalduko diren 17 kontzertu antolatu dituzte Estatuko musika jaialdi zaharrenaren antolatzaieek.

1:11

Donostiako Musika Hamabostaldiak "musika jai erraldoia" antolatu du gaurko, Estatuko musika jaialdi zaharrena abiatzeko: 17 kontzerturen bidez, hiria "entzun-areto erraldoi” bihurtu dute.

Jose Antonio Echenique Hamabostaldiko zuzendaritzako kideak aurkeztu zuen, kazetarien aurrean, 75. edizioa. Ondoan, hiriko auzoetan egingo dituzten 17 kontzertuetan parte hartuko duten musikari batzuk izan zituen.

Kursaal jauregiko lehen kontzertua ere izango da gaur: Tolosako Kapitolioko Orkestra Nazionalak, Donostiako Orfeoiak eta Orfeoi Txikiak “Faustoren Kondenazioa” (Hector Berlioz) taularatuko dute. Echeniquek esan duenez, emanaldi "bikaina" izango da.

Gainerako 16 kontzertuetan, dantza, musika korala, perkusioa eta piroteknia tartekatuko dira, eta doakoak izango dira emanaldi guztiak. 22:30ean burutuko da eguneko egitaraua, Kursaaleko terrazetan, "Veles eta vents" Xarxa Teatre taldearen ikuskizunarekin. Musika, argi ikusgarriak eta piroteknia biltzen ditu hamaika aktore eta dantzarik gorpuzten duten ikuskizunak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea