Musika
Jaialdia
Atlantikoaren inguruko musika Errenterian, Atlantikaldia jaialdian
Erredakzioa
Irailaren 18tik 21era, Gipuzkoako udalerriak hainbat talderen kontzertuak hartuko ditu: Bidaia, Celtas Cortos, Carla Pires, De Tems antan, The Bonny Men eta Hamdacha.
-
Bidaia taldea ere izango da Atlantikaldian
Atlantikoaren inguruko herrien musika izango da Atlantikaldia Errenterian egingo duten jaialdiaren protagonista. Gipuzkoako herriak itsasoarekin eta ontziolekin izan zuen harreman estua gogora ekartzea eta gorestea du musika topaldiak helburu.
Irailaren 18tik 21era egingo duten jaialdian, talde hauek guztiak izango dira: Bidaia euskal herritarrak (Mixel Ducau eta Caroline Phillips), Celtas Cortos Valladolidekoak, Carla Pires fado kantaria, De temps antan (Quebec), The bonny men (Irlanda) eta Hamdacha de fes musika tradizionala eta elektronikoa uztarten dituen talde marokoar-frantsesa.
Guztira, 16 kontzertuk osatuko dute Atlantikaldiaren egitaraua, baina, musika ez ezik, gauza gehiago ere egongo dira: XVI. mendeko soinekoen inguruko hitzaldi eta erakusketa, upelgintza eta sokagintza, eskulanen azoka…