Itxi

Musika

‘Ihes’

Amets Arzallus eta Joxan Goikoetxea, ihesaldiei begira

Erredakzioa

Musikariak eta bertsolariak ihesaldien atzean dagoenari begira sortu duten ikuskizuna urriaren 5ean taularatuko dute Donostiako Antzoki Zaharrean.

‘Ihes’ ikuskizunean, Amets Arzallusek, bertsolaritzaren bat-batekotasunaren mugak alde batera utzita, bertso jarriak kantatu eta testu idatziak irakurtzen ditu Joxan Goikoetxearen musikaz lagunduta.

Pertsonei buruzko hausnarketa batean murgilduko du ikuslea bikoak, “bertaratzen direnak  mugarik gabeko bidaia sakon batera edo mugaz jositako bidaia sakon batera gonbidatuz”.

Ez da lehen aldia Goikoetxeak bertsolariekin batera lan egiten duena. Amuriza, Egaña, Euzkitze eta Irazu izan ditu bidelagun iraganean, besteak beste, eta “Hitzetik Hortzera” ETBko saioan bertso musikatuen atala zuzentzen aritutakoa da.

Oraingoan, baina, Sortuko dira besteak ikuskizunean abiatu zen harreman estu baten ondorioetako bat proposatzera dator Goikoetxea, Arzallus bertsolari eta kazetariarekin batera.

‘Ihes’ urriaren 5ean Donostiako Antzoki Zaharrean taularatuko dute, 19:00etan, eta sarrerak 12 euroan daude salgai.