Musika
Abenduaren 27an, Atarrabian
Kashbad, Esne Beltza eta Hesian, Hatortxu Rock jaialdia girotzen
L.Z. | eitb.eus
Abenduaren 27an, besteak beste, Vendetta, Estricalla, Izerdi Gorria, Arkada Social eta Narco arituko dira Atarrabian.
-
HESIAN TALDEA. ARGAZKIA: BAGA-BIGA
Bi hilabete eskas falta dira aurtengo Hatortxu Rock jaialdiak ateak irekitzeko, eta dagoeneko iragarri dute edizio honetan Atarrabian izango diren taldeen izenak.
Kashbad, Esne Beltza eta Vendetta igoko dira agertoki gainera, abenduaren 27an, baina talde gehiago ere izango dira han: Kop, Talco, Narco, Hesian eta Aspencat, besteak beste.
Hamazazpigarren edizioa indartsu dator, beraz. 16:00etarako aurreikusi dute ateen irekiera, eta jarraian emango diete hasiera oholtza gainekoei.
Aipatutako taldeez gain, Estricalla, Izerdi Gorria eta Arkada Social ere arituko dira Hatortxu Rocken.
Sarrerak
Sarrerak ohiko lekuetan egongo dira eskuragarri, 15 euroan. Txarteldegian, berriz, 20 euroko prezioa izango dute.
Informazio gehiago, jaialdiaren webgune ofizialean.