Musika
Bilboko Sinfonikoa
Erik Nielsen estatubatuarra, BOSeko zuzendari berria
Erredakzioa
2013ko udatik zegoen postua esleitu barik, orduan bukatu baitzen Günter Neuhold austriarraren, aurreko zuzendariaren, kontratua. Nielsen 2015eko irailean hasiko da zeregin berrian.
-
2015eko irailean hasiko da Nielsen jardun berrian
Erik Nielsen estatubatuar maisu gaztea Bilboko Orkestra Sinfonikoko zuzendari titular berri izendatu dute gaur. 2013ko udan gelditu zen postua libre, Günter Neuhold austriarrari, aurreko zuzendariari, kontratua bukatu zitzaionean.
Erik Nielsen 2015eko irailean hasiko da zeregin berrian, eta hiru denboraldian jardungo du Bilboko orkestraren zuzendaritzan, 2018ko irailera arte, Bilboko Orkestra Sinfonikoak ohar batean iragarri duenez.
BOSeko Patronatuak Nielsenen “maila bikaina” eta "Orkestrako kideekiko harreman ona" izan du kontuan postua berari emateko, idatzi horretan azaldu dutenez.
Erik Nielsenek zazpi edo zortzi programa sinfoniko zuzenduko ditu denboraldiko, baina, hainbat konpromiso lotuta dituenez gero, baliteke lehen denboraldiko kontzertu batzuetan ez egotea BOSen buruan.
Iowan (AEB) jaio zen Nielsen, 1977, eta Phildelphian ikasi zuen orkestra zuzendaritza. Gero, oboe eta harpa diplomak atera zieun, New Yorken, Juillard Schoolen.
Berlingo Filmarmonikoko harpalari izan zen, eta, solista gisa, maisu hauekin aritu da: Abbado, Barenboim, Conlon, Dutoit, Janssons, Levine, Maazel, Mackerras, Masur, Nagano, Previn, Rattle, Salonen, Slatkin, Tilson Thomas eta Zinman.
BOS 2012ko apirilean zuzendu zuen lehenengoz Nielsenek, OLBEren opera denboraldiko emanaldi batean, “Die Totestadt” lanea. Arrakasta handiko Saioa izan zen.